Zehaztasun (teknologia)

Ingeniaritzan, zientzietan, industrian eta estatistikan, magnitudearen benetako baliora hurbiltzeko neurgailuak duen gaitasunari zehaztasuna deitzen zaio. Zehaztasuna doitasunetik ezberdina da.

Beraz, zehaztasuna metodo baten emaitzen batezbestekoak benetako balioarekiko duen aldea da. Ez da doitasunarekin nahastu behar, hura emaitzen errepikagarritasunari baitagokio (metodoak hainbat saiotan sortutako emaitzak zenbateraino bat datozen, hau da, zein den emaitzen arteko sakabanatzea).


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy